Eraztun Berdeko orkideo populazioen segimendu programa
Udaberri honetarako proposatu zen jarduera Eraztun Berdeko belardietako orkideoen populazioen segimendua egitea izan zen, udalerriko bioaniztasunaren kontserbazioa islatzen duen talde estrategikoa dela uste baita.
Orkideoen hazkuntza eta loratze sasoian zehar (apiriletik irailera) Eraztun Berdeko 5 parkeetako 10 lursailetan hartu ziren laginak. Puntu horiek 7 aldiz bisitatu ziren eta bakoitzean parte hartzaileek bertan zeuden espezieak identifikatu eta zenbatu zituzten. Identifikatu ezin izan ziren zenbait taxoiri argazkiak egin zizkieten parte hartzaileek eta argazkiok proiektuaren koordinatzaileari bidali zizkioten, hark identifika zitzan. Ondoren koordinatzaileak parte hartzaileei erakutsi zieten zein zen espezie bakoitza.
Segimendu honi esker, eta ikuspuntu teknikotik, zenbait habitat natural kontserbatzen lagundu ahal izango da, udalerriko orkideo espezieak eta haien kontserbazio egoera ezagutuko da, Eraztun Berdeko esparruko belardi batzuk lehentasuneko intereseko habitat gisa hartu ahal izango dira eta hiri inguruko espazio horien kudeaketarako erabakiak hartzeko datu gehiago edukiko da, aisialdiko erabilera, natur balioen kontserbazioa eta funtzio ekosistemikoak bateragarri egin ahal izateko. Gizartearen ikuspuntutik, segimendu honek udalerriko bioaniztasunaren egoeraren adierazle gisa erabili ahal izango da, eta herritarren parte hartzea integratzen duen sistema berritzaile honi esker, espezie horiek hazten diren habitaten balioak eta funtzioak jendarteratuko dira eta belardien landaredi aberastasunaren inguruko interesa piztuko dira.