eues

Albistea

Eraztun Berdeko hegoaldeko konektibitate ekologikoari buruzko ikerketa bat egin da

Berriki bukatu da 'Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdeko hegoaldearen konektibitate ekologiko eta paisajistikoaren analisi eta diagnostikoa' izeneko azterlanaren idazketa. Lana CEAren mandatu bat izan da, eta ingurumen aholkularia, konektibitate ekologikoko aditua eta unibertsitate irakaslea den Josep María Mallarachek egin du.

Eraztun Berdeko funtzionaltasun ekologikoak eta hari loturiko gizarte onurak handienak izan daitezen, Eraztunak auzoan dituen Gasteiz Mendiekin eta sistema hidrologikoarekin dituen konexio biologikoek bere funtzioa modu egokian bete behar dute. Ideia honetatik abiatuz, azterlanak hiriaren hegoaldean kokaturiko eskualde zabal baten konektibitate ekologikoa ezaugarritu du, bertan dauden habitat nagusien analisi koantitatiboa eta beraien ikuspegi integratua ahalbidetzen duen metodologia bat aplikatuz. Konektibitate ekologikoko indize erlatibo eta absolutuak kalkulatzeak jokaleku ezberdinak alderatzeko balio du. Honela, hiri plangintzan erabilgarritasun handikoak diren ondorioak erdiesten dira.

Egungo egoerari dagokionez, egindako analisiak habitaten zatitze maila oso altua erakusten du; izan ere, area ekologiko funtzionalek lurraldearen %67 estaltzen dute soilik. Konektibitate ekologikoko egungo indizeak eta indarrean dagoen Hiri Antolamenduko Plan Nagusia garatuko balitz egongo liratekeenak konparatzen baditugu, plangintzak konektibitate ekologiko eta paisajistikoan izango lukeen inpaktuaren neurri fidagarria edukiko dugu. Nabarmentzekoa da area ekologiko funtzionalen %13 galduko litzatekeela, hesi guneak handiagoak liratekeela eta konektibitate ekologiko absolutuaren indizeek murrizketa orokorra jasango luketeela. Garrantzi handieneko inpaktu negatiboak Salburua-Errekaleor eta Zabalgana-Armentiako hiri zabaltzeen inguruetan gertatuko lirateke, zuzenean ukituz Eraztun Berdeko konektibitate ekologikoaren etorkizuna, batez ere Gasteiz Mendietako ekosistemekin dituen lotura naturalak.

Emaitza hauek ikusita, jokaleku alternatibo bat proposatu da HAPNak ingurumen eta paisaia alorretan izan ditzakeen inpaktu negatiboak zuzendu, indargabetu eta konpentsatzeko. Proposamen alternatiboak konektibitatearen handitze esanguratsua ekarriko luke lehentasuna duten bi habitatetan (baso hostoerorkorrak eta parke eta lorategiak), baina labur geratuko litzateke konektibitate ekologiko bateratuan HAPNk izango lituzkeen eragin negatiboak arintzeko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala