eues

Albistea

Eraztun Berdeko Eskola Lantegia abian jarriko da aurki

Enplegu-prestakuntza alorreko ekimen honen xedea, 24 urtetik beherako gazteei baso eta lorezaintza sektoreetan koalifikazio profesionala eskaintzea da.

Bi fase proposatu dira. Lehen fasean, ikasleek lanbide prestakuntza teoriko praktikoa eta laneko arriskuak saihesteko beharrezkoak izango dituzten ezagutzak jasoko dituzte sei hilabetez. Denbora tarte honetan laguntza ekonomikoa jasotzen dute prestakuntza beka gisa. Bigarren fasean, hamazortzi hilabetez, ikasleek lan kontratua sinatuko dute ikastaroa sustatu duen erakundearekin eta lehen atalean hasitako prestakuntza prozesua jarraituko dute.

Lehen fasearen helburua ikasleak baso eta lorezaintzako sektoreetan eskatzen diren zeregin mota desberdinak egiteko gaitzea da. Hortaz, irakasten diren edukiak baso langile, mintegizain eta lorezain lanpostuetako Profesionaltasun Ziurtagirietan ezartzen diren curriculari zuzenean loturik daude.

Lan kontratuko fasean praktikak Eraztun Berdeko parkeetan gauzatuko dira hiru lan esparrutan: bazter bitxien (behatokiak, iturriak, picnic guneak,...) paisai egokitzapena; zuhaitz masen (harizti, heskai, ibaiertz,...) landare leheneratzea; eta naturako astialdirako eta ingurumen hezkuntzarako seinaleztapen eta ekipamenduen instalazioa.

Informazio gehiagora, CEArekin kontaktuan jarri daiteke ondoko telefonoan: 945 162696.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala