Albistea
Eraztun Berdeko ekipamenduen udako ordutegiak eta Salburuko lanen ondoriozko aldi baterako ixteak
- CEA, Olarizuko etxaldea: astegunetan, 8:00-15:00
- ATARIA, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
- Salburuko hegaztien behatokiak ("Las Zumas" eta "Los Fresnos"): 9:00-20:00
- "Los Fresnos" behatokiko arreta-zerbitzua: asteburuetan eta jaiegunetan, 12:00-14:00
- Olarizuko baratzeak: 8:30-20:45
- Urarteko (Abetxuku) baratzeak: 8:00-21:30
Datozen hilabeteetan, Salburuko parkeko bideen sarea hobetuko da. Hori dela eta, obran dauden bideko zatiak aldi baterako itxi egingo dira. Gainera, fauna-behatokiak denboraldi laburrez itxi ahalko dira. Horregatik, barkamena eskatzen dizuegu horrek sor ditzakeen eragozpenengatik. Informazio gehiago: CEA (945 16 26 96) eta Ataria (945 25 47 59).