Albistea
Eraztun Berdeko Bizikleta Biraren XV. edizioaren argazkiak
Eraztun Berdeko Bizikleta Bira egin da Gasteizen. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak urtero antolatzen du jarduera hori, Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailarekin eta Goiena mendi taldearekin batera.
Salburuko hezeguneak interpretatzeko Ataria zentrotik abiatu da martxa eta ibilbide hau izan du: Ataria-Salburua-Nebera gaina-Zubigarai-Olarizu-Gardelegi-Lasarte-Armentia-Zabalgana-Gobeu-Atxa-Abetxuku-Gamarra-Eskalmendi-Alegria ibaia-Ataria.
Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregik parte hartu du bira honetan.