eues

Albistea

Eraztun Berdeko bazterrak: Olarizuko Ingurumen Parkea

Olarizuko Ingurumen Parkea (PAO) ingurumen hezkuntza eta kontzientziazioko hamaika jardueren hartzailea da. Egun, maiatzaren 10eko goizeko 12etan Olarizuko Etxaldean inauguratu zen baratzezaintza ekologikoko 3. ikastaroa ari da garatzen bertan. Baratzezaintza biologikoan beren lehen urratsak eman nahi dituztenentzako prestakuntza programa hau, loreak eta barazkiak modu naturalean landatzen ikasi nahi duten 16 urtetik gorako pertsonei zuzendurik dago, baina kontuan hartu behar da partaideen kopurua 30 lagunekoa izango dela.

Jarduera nagusia 66 orduko prestakuntza teoriko-praktikoko ikastaro bat izango da, maiatza eta ekaina bitartean jorratuko dena baratzeen puntu goreneko sasoia aprobetxatzeko. Programaren edukiak honakoak dira: 12 orduko bloke teorikoa, eskola eta hitzaldiz osaturikoa; baratze kolektikoan gauzatuko den 44 orduko ikasketa praktikoa aurretiaz ikasitako ezagutza teorikoak praktikan jartzeko; eta azkenik, 10 orduko azken atal bat ekoizpen ekologikoko irizpideak jarraitzen dituzten ustiapenak bisitatzeko. Proportzioan, atal praktikoak ikastaroaren % 65a inguru suposatzen du.

Jarduera honen oinarrian dagoen ideia barazki eta frutarbolak laboratzean ingurumena begirunez tratatzen dituzten ohiko labore motak ikastea da, bai eta labore teknika jakin batzuen eraginkortasuna frogatzea gaur egungo kontrol biologikoko produktu erregulatzaileak erabiliz, eta barietate landatar eta tradizionalak berreskuratuz. Ikastaroaren helburu orokorrak honakoak dira:

  1. nekazaritza ekologikoaren erabilera sustatzea udalerrian.
  2. usadiozko nekazaritzaren zenbait erabilera eta ohitura berreskuratzea.
  3. produktu naturaletan oinarritutako elikadura osasuntsua indartzea.
  4. ingurumenarekiko ezagutza eta begirune handiagoa bultzatzea.
  5. adin nagusiko lagunen aisialdia modu praktiko eta aberasgarrian betetzea.

Nekazaritza eta ingurumena estuki loturik izanik (natur ingurunea baratzezainaren lanlekua baita), ikastaroaren edukien artean daude lurren lantze txikiagoa; animali eta landare hondakinez osaturiko konpost bidezko ongarritzea; ongarri berdeak eta uzten hondarrak; uzten txandakatze arduratsua; zuhaitz landarediaren kontserbazioa; eta izurrite eta gaixotasunen kontrola nekazaritza sistemaren autoeraenketaren bidez, prebentzio neurrien bidez eta substantzia kimiko naturalen erabileraren bidez.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala