Albistea
Eraztun Berdeko baratzeak zuretzat zabalik. Udazkeneko egitaraua
Eraztun Berdeko baratzeen udazkeneko egitaraua prest dago jadanik. Irailetik abendura bitartean, honako jarduera hauek egin daitezke Urarteko (Abetxukuko) eta Olarizuko baratzeetan:
- Baratze eta lorategietako mantentze-lanak: "Gure landareen gaixotasunak eta izurriak" eta "Landareak sendatzeko landareak".
- Ikastaroak eta lantegiak: "Urtesasoiko produktuak: nola prestatu eta kontserbatu", "Saskigintza-lantegia", "Habi-kutxen lantegia", "Plastikozko poltsak birziklatzea: apaingarriak eta poltsak".
- Dibulgaziozko hitzaldiak: "Zuhaitz eta zuhaixka autoktonoak".
Jarduera horietako plazak zozketatu egingo dira. Zozketan parte hartzeko, irailaren 1etik 18ra bitartean eman behar da izena CEAn, Atarian, gizarte-etxeetan edo Udalaren http://www.vitoria-gasteiz.org webgunean. Zozketa irailaren 20an egingo da, eta plaza libreetarako izena emateko epea irailaren 28an hasiko da.