eues

Albistea

Eraztun Berdeko baratzeak 'Bionekaraba 2011' Arabako Nekazaritza Ekologikoko XVI. Azokan

Aurten berriro ere, Eraztun Berdeko baratzeak Arabako Nekazaritza Ekologikoko Azokan, Bionekaraban alegia, egon ziren. Aurten azoka honen hamaseigarren ekitaldia izan zen. Beti bezala, Arabako Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekologikoko Elkarteak (Bionekazaritza) antolatu zuen topaketa, eta urriaren 1ean egin zen Vitoria-Gasteizko Foru plazan.

Erakusmahai bat instalatu zen Olarizuko eta Urarteko (Abetxuku) baratzeetako produktuak erakusteko, eta gune hauetan egiten diren baratzezaintza ekologikoko jardueren inguruko informazioa eskaini zen. Modu horretan, nekazaritza eta baratzezaintza ekologikoaren sustapen eta hedapenean elkarte, erakunde eta ekoizleek egiten duten lanari laguntza eman nahi izan zaio.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala