eues

Albistea

Eraztun Berdeko baratzeak Arabako Nekazaritza Ekologikoko XII. Azokan 'Bionekaraba 2010'

Joan zen urriaren 2an Eraztun Berdeko baratzeek "Bionekaraba 2010" Arabako Nekazaritza Ekologikoaren Azokan parte hartu zuten. Azoka hau Bionekazaritzak, Nekazaritza Ekologikoko Arabako Elkarteak, antolatzen du, eta hamahirugarren edizio honetan zortzigarren urtez jarraian hartu zuten parte Eraztun Berdeko baratzeek. Azoka Aihotz plazan egin zen.

Azokan erakustoki bat jarri zen, eta bertan Olarizuko eta Urarteko (Abetxukuko) baratzeetako produktuak erakutsi ziren. Horretaz gain, gune horietan egiten diren baratzezaintza ekologikoko jarduerei buruzko informazioa ere eskaini zen. Horrela, elkarteei, erakundeei eta ekoizleei lagundu nahi izan diegu, nekazaritza eta baratzezaintza iraunkorra bultzatzeko eta sustatzeko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala