Albistea
Eraztun Berdeko 6. Itzulia
Peña Karria Kirol Elkarteak CEAren eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Kirol Sailaren laguntzarekin antolatutako Eraztun Berdeko 6. itzulia pasa den ekainaren 7an egin zen.
34 kilometroko luzera eta izaera herrikoia eta ez lehiakorra izan zuen ibilaldiak. 185 pertsonek parte hartu zuten eta Eraztun Berdea osatzen duten parkeetan zehar ibili ziren. Antolatzaileek bi anoa-postu jarri zituzten ibilbidean zehar, bata Zabalganeko parkean eta bestea Olarizuko etxaldean.