Eraztun Berdeari buruzko dibulgazio kanal berri bat sortu da: +Verde
Eraztun Berdearen web atariaren osagarri gisa, urtarrilaren amaieran Eraztun Berdeari buruzko aldizkari berri bati hasiera eman zitzaion. Aldizkari hau +Verde deitzen da eta hiru hilabetean behin argitaratuko da, jendeari Eraztun Berdeko egunerokotasunari buruzko informazioa emateko (proiektuak, prestakuntza jarduerak, lantegiak, bisita gidatuak...)
+Verde paperean eta formatu digitalean banatzen da, lehena Udal Kazetaren bitartez eta bigarrena Eraztun Berdearen webgunearen bitartez. Horrez gain, argitalpen independente gisa ere zabaltzen da hiriko hainbat informazio puntutan. Argitalpen hau etxean jasotzeko interesa duen edonork, bai paperean bai formatu digitalean, CEAn egin dezake eskaria.
Buletina formatu digitalean eskuratzeko:
http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/5/171.shtml