eues

Albistea

Eraztun Berdeari buruzko argazki lehiaketak badu irabazlea

> Lehiaketan parte hartu duten argazkiak

Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak argazki-lehiaketa bat antolatu zuen bertako zein kanpoko instagramerrentzat, sare sozial horretan hiriko Eraztun Berdea osatzen duten parke eta espazioetako txokoen irudiak partekatu ditzaten. Eraztun Berdearen 25. urteurrena ospatzeko Udalak antolatutako ekintzetako bat da hori, eta dagoeneko badakigu zeintzuk diren irabazleak. Lehen saria @kukita16 erabiltzaileak irabazi du, ‘Todo el camino es tuyo y sólo tuyo. Porque todo el mundo podrá caminar contigo, pero nadie podrá hacer el camino por ti’ izeneko lanagatik. Bigarrena, @jesusgordalizaphoto erabiltzailearentzat izan da, ‘Tarde de caballos’ argazkiagatik. Hirugarren saria, berriz, @alvaroah_93 erabiltzaileari egokitu zaio, ‘Una hora ganada al amanecer es un tesoro por la tarde’ irudiarengatik. Beste erabiltzaile hauei akzesit bana eman zaie: @anderochoa, @txitxe20132, @parusmajor_mendian, @andreayrazu, @sonia_lo_ay eta @m.v.p._oficial. Lehiaketan 167 argazkigilek hartu dute parte, eta 1.168 lan aurkeztu dira guztira.

Egunero hiri inguruko parkeetara hurbiltzen direnen askotariko begiradak agerian utzi nahi zituen lehiaketak. Hautatutako argazkiak “#EraztunBerdeak25urte ospatzeko begiradak” erakusketan ikusi ahalko dira, zeina maiatzean inauguratuko baita Ataria interpretazio zentroan. Gasteiz eta Arabari buruzko Salimos hoy! plataformarekin batera antolatu da lehiaketa, zeinaren Instragameko profilak 7.000 jarraitzailetik gora baititu.

Kukita16

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala