eues

Albistea

Eraztun Berdearen webgunea berriztu dugu, informazio dinamikoagoa eta eduki berriak sartuz

Web berriaren azala

Eraztun Berdearen lehengo weba 2005ean sortu zuen CEAk, eta urte hauetan guztietan etengabe eguneratu den arren, bere diseinua zaharkitua zegoen jadanik, gaur egun existitzen diren web teknologiekin alderatuz gero. Bestalde, Eraztun Berdearen weba udalaren webgunean integratu nahi izan da, azken horren abantaila guztiak baliatuz eta, Eraztun Berdea tokiko administrazioak kudeatzen duen beste espazio bat izanik, herritarrei osotasunaren ikuspegi koherenteagoa eskainiz.

Web berriak parkeen informazio eguneratua eta ikusgarriagoa ematen du. Orain parke bakoitzaren mapak, aireko ikuspegiak eta informazio panelak deskargatzeko aukera ere badago.

Bestalde, Eraztun Berdearen agenda bat sortu dugu, CEAk parkeetan antolatzen dituen jardueren berri modu moderno eta osatuagoan eman ahal izateko.

Lehengo webgunean bezala, orain ere badago Eraztun Berdearekin zerikusia duen dokumentazioa kontsultatzeko atal bat. Horrez gain, udalaren turismo webgunearekin lotzen duen botoi bat jarri da eskuinaldean, ikuspuntu turistikoagotik bertan Eraztun Berdeari buruz ematen den informazioa ikusi ahal izateko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala