eues

Albistea

Eraztun Berdearen inguruko 4. Itzulia bizikletaz Goienarekin

Goiena mendi taldearekin eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Kirol Sailarekin batera, CEAk Eraztun Berdeko 4. BTT Itzulia antolatu du uztailaren 13rako.

Martxa hau 33 km luze eta malda txikikoa izango da. Hiri osoa inguratuko da, Eraztun Berdea osatzen duten parke eta zidorretan barrena. Martxa hau ez da lehiatsua izango, eta herrikoia izan dadin nahi denez, tropelean egingo da ibilbide osoan.

Jarduera honen xedea jendea Eraztun Berdearen proiektura hurbilaraztea da. Oraindik gauzatze fasean dagoen proiektua izanik, martxaren parte hartzaileek Eraztunaren ikuspegi globala eduki dezaten nahi da. Itzuli honetako parte hartzaileek, egin den 4 urteetan zehar, Eraztun Berdearen eboluzioa ikusi ahal izan dute, baita oraindik egiteke dagoena ere, esaterako parkeen arteko konexioak.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala