Eraztun Berdearen Bira Zabalganeko parkearen eta Zadorra ibaiaren arteko tartean egokitzeko lanak
Eraztun Berdeko parkeen arteko loturak hobetzeko lanekin jarraituz, 2012. urteko hasieran Eraztun Berdearen Biraren beste tarte bat egokitu da; hain zuzen, Zadorra ibaiaren parkea eta Zabalganeko parkea lotzen dituen zatia moldatu da, oinezkoen zein txirrindularien joan-etorriak modu seguruagoan eta erosoago egin ahal izan daitezen.
240 metro luze den bide bat eraiki da Krispiñara doan bidetik trenbideraino, eta hormigoizko 15 metroko espaloia egin da, ibilbidea jarraia izan dadin Zurrupitieta kaleak trenbide gainetik duen zubiaren tartean. Horrez gain, landaredia hobetzeko tratamenduak egin dira: ereinketak, landaketak eta zuhaixken birlandatzeak.