eues

Albistea

Eraztun Berdearen 8. BTT Biraren balantzea

Atzo Gasteizen Eraztun Berdearen 8. BTT Bira egin zen. Taldea Ataritik irten zen goizeko 9:30ean eta toki berera itzuli zen eguerdiko 13:00etan. Jarduerak arrakasta handia izan zuen, 300 lagunek parte hartu baitzuten zirkutuaren 31 kilometroak eginez.

Ibilaldia leku hauetatik igaro zen: Salburua, Zubigarai, Olarizu, Gardelegi, Lasarte, Armentia, Zabalgana (bertan 20-30 minutu inguruko geldialdia egin zen, jan-edanak hartzeko), Gobeu, Atxa, Abetxuku, Gamarra, Eskalmendi eta Dulantzi ibaia. Azkenik, Atarira iritsi ziren, eta bertan zenbait opari zozketatu ziren parte-hartzaileen artean.

Jardueraren helburu nagusia oraindik osatzen ari den Eraztun Berdea bizikletaz ezagutzea da, parte-hartzaileek Arabako hiriburuaren altxor naturala den horren ikuspegi orokorra izan dezaten.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala