eues

Albistea

Eraztun Berdearen 12. bizikleta itzuliak Las Neveras muinoa ezagutzera emango du

Itzulia 9:30ean hasiko da Ataria interpretazio zentroan (Salburuko parkean), eta 31 kilometro egingo ditu Eraztun Berdean barrena. Aurten, Eraztunean sortutako azken berdegunea den Las Neveras muinoa izango da berritasuna.

Las Neveras muinoa hiri osoaren eta udalerri hegoaldeko landa eremuaren ikuspegi ederra eskaintzen duen begiraleku naturala da. Gune horrek, gainera, garrantzi kultural berezia du Vitoria-Gasteizko sarrera puntu gisa, bertatik igarotzen baitira hainbat bide historiko, esaterako Bordeletik Astorgara zioan galtzada eta, berrikiago, Donejakue bidea.

Bizikleta martxak ez du izaera lehiakorra eta bere helburua Eraztun Berdeak azken 12 urteetan izan duen eboluzioa herritarrei erakustea da. Denbora tarte horretan espazio berriak egokitu dira eta baliabide eta ekipamendu berriak jarri dira abian herritarrentzat, besteak beste Olarizuko lorategi botanikoa, Abetxukuko baratzeak, Eraztun Berdearen bira eta Ataria interpretazio zentroa.

Parte hartu nahi dutenek irailaren 5etik 15era dute izena emateko epea. Udal webgunean, eta gizarte etxeetan eman daiteke izena.

Informazio gehiago

Txirrindulariak itzulia egiten

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala