eues

Albistea

Eraztun Berdearen 10. Bizikleta Biran izena emateko epea ireki da

Hamargarren urtea da Bira hau antolatu dutela CEAk eta Udalaren Kirol Sailak, Eraztun Berdeak eskaintzen dituen aisialdiko azpiegiturak baliatuz.

Bira uztailaren 20an izango da, eta goizeko 09:30ean hasiko da Atarian. Hasteko Salburuko parkea bisitatuko da, eta ondoren Olarizura eta hiriaren hegoaldera joango da txirrindularien multzoa, gero Armentiako parkera, Zabalganeko parkera eta Zadorra ibaiaren ertza ikusiko dira, berriro Atarira iristeko.

Bi anoa emango dira eta hainbat opari zozkatuko dira. Izena emateko kuota 3 eurokoa da.

Izena emateko epea uztailaren 7an hasi zen eta 17an amaituko da. Izena emateko, aski da gizarte etxe hauetako batera joatea: Aldabe, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi edo Lakua.

Biraren argazki bat

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala