eues

Albistea

Eraztun Berdean amaituriko lanak: Olarizuko arboretoa, Armentiako parkea handitzea eta Olarizuko baratzeak handitzea eta berritzea

Armentiako parkeari erantsi zaion lursaila

Armentiako parkeari erantsi zaion lursaila

2005ean Europako Basoen Arboretoa sortzea proposatu zen, batez ere Olarizuko Lorategi Botanikoaren proiektua bultzatzeko. Arboretoan Europa osoko eskualde bioklimatiko eta biogeografiko guztietako baso-zuhaitzak eta -zuhaixkak landatzea izan zen asmoa. Proiektua 5 fasetan antolatu zen. Egikaritze-lanak, lurrak eta orubeak egokitzeko lanak 2007ko urrian jarri ziren abian eta 2010eko abenduan amaitu ziren. Europako Basoen Arboretoak 30 hektareako azalera du eta 5 gunetan banaturik dago. Gune horiek Europako 5 landaredi edo biomasa mota adierazgarrienak hartzen dituzte: baso eta sasi mediterraneoak, baso epel submediterraneoak, baso epelak, baso borealak eta goi-mendiko baso eta sasiak.

Bestalde, amaitu dira hiriaren hedapenaren 16. sektorea planifikatu zenean aurreikusi ziren berdeguneen paisaia egokitzeko eta Armentiako parkearekin bat egiteko lanak ere. Lan horiei esker, Armentia herriaren eta Ehari errekaren bi aldeetan hedatzen den parkearen artean zegoen 10 hektareako nekazaritza-saila parkeari erantsi zaio eta oinezkoentzat eta bizikletentzat bide bat sortuz erabilera publikorako egokitu da. Handitzea dela eta, Eraztun Berdeko parke hori hiritik gertuago dago orain, eta parkera sartzeko beste sarrera bat eskaintzeaz gain, Gasteiz mendietara gerturatzeko aukera eskaintzen digu.

Azkenik, Olarizuko baratze ekologikoak handitzeko eta berritzeko lanak ere amaitu berri dira. Baratze kopurua % 35 handitu da eta mugikortasun murriztua duten pertsonek barazkiak landatzeko egokituriko guneak sortu dira. Gainera, baratzeak bisitatzera datozen ikasleak jasotzeko gela bat egokitu da eta urteekin zaharkituta geratu diren bideak, ureztatzeko uraskak eta instalazioak berritu dira.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala