eues

Albistea

Eraztun Berdea, kudeaketa onaren eredu Parisen

Ekainaren 8tik 10era bitartean, Fedenatur federazioaren bilkura batean parte hartu zuen CEAk, Parisen; hiri inguruetako parke sareak sendotzen diharduten europar hiriak biltzen ditu erakunde horrek. Bioaniztasunaren erronkak hiri inguruetan lemaren pean, horrelako parkeak diseinatu eta kudeatzeko zenbait esperientzia aurkeztu ziren, horietan albait aberastasun biologiko handiena izan dadin.

CEAk aurkeztutako txostenean bioaniztasuna hobetze aldera Eraztun Berdean oro har eta Salburuko hezeguneetan zehazki bideratzen den kudeaketa azaldu zen.

Fedenatur-i buruzko informazio gehiago:

http://www.fedenatur.org

Uztailaren 5etik 8ra bitartean, berriz, Espainiako Arbolazaintza Elkarteak X. Biltzarra egin zuen Gasteizen, Zuhaitza hiriaren eraldaketan izenburuaz; CEAk ere hartu du parte biltzarra antolatzen. Plan del Anillo Verde para la ciudad de Vitoria-Gasteiz izeneko hitzaldiak ireki zuen ekitaldia, zeinean 170 adituk hartu zuten parte. Gainera, hiri zabalkunde handiak diseinatu eta planifikatzeari buruzko lantegian Eraztun Berdea erabili zen adibidetzat.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala