Eraztun Berdea 360 graduko panoramiketan
Hamahiru argazki hauen bidez, Vitoria-Gateiz Green Capital izatea lortzearen arrazoietako bat diren gune nagusietako batzuk erakutsi nahi dira. Argazkiek dituzten kontrolen bidez, ikusleari esfera erraldoi baten erdian dagoela irudituko zaio.
Kalitate altuarekin egindako argazkiok Armentiako basoa, Olarizuko lorategi botanikoa edo Salburuko parkea bezalako tokiak erakusten dituzte. Modu honetan, hiria ikuspuntu originalago batetik behatu ahal izango dute bai bisitariek zein gasteiztarrok. Badaude erreferentziazkoak diren zenbait panoramika, esaterako Salburukoak edo Atarikoak, eta horregatik bi argazki lotu dira horiek erakusteko, nabigazio menu errazen bidez parkearen egoeraren eta paisaiaren ideia errealagoa edukitzeko.