eues

Albistea

Erakusketak

Erakusketak

Urtarrilaren 20tik otsailaren 20ra, "Txanogorritxu bakarrik dabil, haurtzaroa berriz ere hirian barneratuz" erakusketa hartuko du Olarizuko etxaldeak. Erakusketaren asmoa hiri-inguruneari buruz (hau da, mugikortasunari, hezkuntzari eta kulturari loturiko hirigintza-alderdiei buruz) gogoeta egitea da. Erakusketaren gai nagusia haurrek hiri-ingurunean dituzten zailtasunak dira, eta haurren autonomia sustatzeko eta hiriak hobetzeko eskolako bidearen garrantzia azpimarratzen da. Gainera, hainbat herritan kaleak haurrentzako leku seguruagoak eta adeitsuagoak izateko abian jarritako zenbait ekimen aurkeztuko dira.

Horretaz gain, urtarrilaren 20tik otsailaren 20ra "Natura dokumentatzen" erakusketa ikusgai egongo da Atarian. Erakusketa horretan Norber Fuentek bere lanaren zati bat erakutsiko du. Hain zuzen, 20 urte daramatza natura behatzen eta ikertzen, eta naturaren, paisaiaren eta, bereziki, faunaren zalea da. Hona hemen Norberrek erakusketan erakutsiko dituen lanak: landa-koadernoak, bertatik bartara harturiko apunteak, gure inguruneko faunaren zirriborroak eta irudiak...

Martxoaren 3tik maiatzaren 1era bitartean, Atarian (baita Olarizuko etxaldean ere) "Uretako bizitza ezkutua" erakusketa ikusi ahalko da. Erakusketa hori Logroñoko Batalla de Clavijo institutuko ikasleen lanaren eta gogoaren emaitza da. "Ura Proiektua" izenarekin eta Antonio Guillén irakasleak zuzenduta, hiru urte daramatzate gainontzekook ikusi ohi ez dugunari argazkiak ateratzen. Erakusketa 50 irudiz osaturik dago. Bertan, mikra gutxi batzuk besterik ez dituzten organismo batzuk metro bateko argazkietan handituta ikusi ahal dira.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala