Erakusketak
Maiatzaren 20a eta uztailaren 4a artean Atarian "Naturaren Argazkilariak 2010" erakusketa ikusi ahalko da. Erakusketa Wildlife Photographer of the Year lehiaketan sarituriko argazkiez osaturik izango da. Londreseko Naturaren Historiaren Museoak eta BBC Wildlife Magazine agerkariak antolatzen dute lehiaketa, eta 46 urte baino gehiago ditu. Sari hori naturako argazkien Pulitzer-arekin aldera dezakegu. Erakusketako argazkiak 94 herrialdetako 43.000 irudi baino gehiagoren artean aukeratu dira, eta lehiaketa-deialdiko kategorien arabera sailkatuta daude: "ugaztunak", "hegaztiak", "erretratua", "lurralde birjinak", "beste animalia batzuk", "ur-azpiko mundua", "forma eta konposizioa", etab.
Uztailaren 15a eta irailaren 5a artean, Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea erabiltzailearen ikuspegitik erakutsiko duen argazki-erakusketa kolektiboa egongo da ikusgai Atarian. Erakusketan erakutsiko diren irudiak AlavaVisión Elkarte Kulturalak antolaturiko lehiaketara aurkezturikoen artetik aukeratuko dira.