Erakusketak
Apirilaren 25era arte Olarizuko etxaldean "FotoAves 2009" erakusketa egongo da ikusgai, eta SEO/BirdLife elkarteak antolaturiko izen bereko lehiaketako 30 argazkirik onenak erakutsiko dira. Horiei esker, hezeguneetako espezie eta paisaia ugari ikusteko aukera izango dugu.
Atarian, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroan, "Doñanako eta paduretako harmonia fraktala" erakusketa bisitatu daiteke apirilaren 30era arte. Erakusketak geometria fraktalaren mundu konplexu eta erakargarria ezagutzeko aukera eskaintzen dio bisitariari, airetik ateratako Doñanaren eta Andaluziako paduren 32 argazki oinarritzat hartuta. Teknologiaren laguntzarekin, bisitariek simulazioak egin ahalko dituzte ordenagailu bitartez, eta naturaren edertasunaren atzean gordetako geometria ezagutu.