eues

Albistea

Erakusketak

Otsailaren 28ra arte Salburuko hezeguneen interpretazio-zentroan, Atarian, "Ahaggar" argazki-erakusketa ikus daiteke. Erakusketaren egilea Tato Edroso Galarza argazkilaria eta telebista-kameralaria da. Tatok naturari eta etnografiari loturiko gaiei buruzko hainbat dokumental eta argazki-erreportaje egin ditu mundu osoan zehar. Erakusketak Aljeriako basamortuko natura ikusgarria eta iradokitzailea eta mehatxuzko ingurune horretan bizi diren tuaregen bizitza gogorra hurreratzen digu.

Horretaz gain, martxoaren 8tik 21era, Zientzia Ikerketarako Goi Kontseiluko (CSIC) Hector Garrido argazkilariaren "Doñanako eta paduretako harmonia fraktala" ere bisitatu ahalko da Atarian. Erakusketak geometria fraktalaren mundu konplexu eta erakargarria ezagutzeko aukera eskaintzen dio bisitariari, airetik ateratako Doñanaren eta Andaluziako paduren 32 argazki oinarritzat hartuta. Teknologiaren laguntzarekin, bisitariek simulazioak egin ahalko dituzte ordenagailu bitartez, eta naturaren edertasunaren atzean gordetako geometria ezagutu.

Azkenik, martxoan, SEO/BirdLife Euskadiren "Hezeguneetako hegaztiak eta paisaiak" erakusketa ikusi ahal izango da Olarizuko etxaldean.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala