Albistea
Erakusketa: 'Naturaren argazkilariak, 2007. Wildlife Photographer of the year'
Regis Cavignauxen argazkia
Erakusketa hau osatzen duten argazkiak Wildlife Photographer of the Year lehiaketako epaimahaiak urtero urrian ematen dituen sari eta aipamen berezietatik atera dira. Sari hau Naturako argazkilaritzaren alorrean dagoen lehiaketarik handien eta entzutetsuena da, 1964an sortu zenetik. Antolatzaileak Natur Historiaren Museoa (Britsih Museum) eta BBC Wildlife Magazine dira.
Erakusketa hau urriaren 8tik abenduaren 9ra ikusi ahal izango da Olarizuko etxaldean.