Albistea
Erakusketa: 'Anfibioak eta narrastiak: aniztasuna eta kolorea'
Argazki erakusketa hau Hezeguneen Mundu Egunaren testuinguruan antolatu da. Erakusketa Aranzadi Zientzi Elkarteko Herpetologia Behatokiak eta Ramón Arambarri naturazale eta argazkilariak sinatutako hitzarmenaren emaitza da. Erakusketaren helburu nagusia Euskal Herriko anfibioen eta narrastien inguruko informazioa hedatzea eta talde hauek gizarteratzea da; hartara, espezie bakoitzaren kalitate goreneko argazkiak hautatu dira eta fitxa atondu zaie Herpetologia Behatokiaren eskutik.
Olarizuko etxaldean ikusi ahal izango da otsailaren 2tik martxoaren 3ra.