eues

Albistea

Energiaren Asteak eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriak izango ditu ardatz nagusitzat

Vitoria-Gasteizko Udalak antolatuta, Energiaren Asteak hainbat jarduera bilduko ditu helburu nagusi batekin: eraginkortasun energetikoarekin eta energia berriztagarrien inguruko gogoeta egitea eta haiei lotutako hainbat proiektu eta ekimen ezagutaraztea.

Besteak beste, energiaren sektoreko profesionalei zuzendutako jardunaldi tekniko bat aipa daiteke. Ekainaren 25ean egingo da, eta gai nagusia hirigintzak eta eraikinen birgaitzeak eraginkortasun energetikoarekin duten lotura da.

Horrez gain, hitzaldi-bisita bat antolatu da gure hiriak gaur egun duen proiektu nagusietako bat ikusteko: irizpide energetiko zorrotzenak betez egiten ari den Europa biltzar jauregiaren erreforma eta handitzea.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala