eues

Albistea

Energia Iraunkorraren Europar Astea 2012

Beste urte batez Vitoria-Gasteizko Udalak bat egin du Energia Iraunkorraren Europar Astea antolatzeko egindako deialdiarekin, oraingoan European Green Capital sariaren markoan eta Udala energiaren erabilera eraginkorrari eta baliabide berriztagarrien bidezko energia sorrerari lotutako zenbait europar egitasmotan (CIVITAS, PIME's eta POLIS) parte hartzen ari dela baliatuta.

Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) antolaturik, Energiaren Astea ekainaren 18aren eta 22aren artean egingo da. Bere helburua energia eraginkortasunari eta energia berriztagarriei lotutako proiektuak eta ekimenak ezagutaraztea eta gai horien inguruan gogoeta sustatzea da.

Sektoreko profesionalei zuzendutako bost jardunaldi tekniko egingo dira: "Alkateen Ituna" aztertuko da, Solar Decathlon nazioarteko ingeniaritza eta arkitektura lehiaketaren inpaktua baloratuko da, eraikuntzaren sektorean birgaitze energetikoak sustatzeko aukerak analizatuko dira, etxebizitza zahar zein berrietan energiaren aldagaiak duen papera aztertuko da, eta ibilgailu elektrikoa ezartzeko estrategiak ezagutaraziko dira.

Horrez gain, hiru hitzaldi saio antolatu dira Hiri Ekologiaren Gelaren baitan. Lehenean POLIS proiektuaren emaitzak aurkeztuko dira. Proiektu horrek gure hirian eguzki energia baliatzeko aukerak aztertu ditu. Bigarrenean biomasatik eta geotermiatik abiatutako energia berriztagarriak erabiliz airea girotzeko egin diren zenbait proiektu ezagutaraziko dira. Hirugarrenean, berriz, zerotik hurbileko kontsumoa duten eraikin pasiboen alorrean Frankfurt hirian duten estrategia aurkeztuko da.

Beste jarduera batzuk ere egingo dira energiaren erabilera iraunkorraren inguruko aste honen egitaraua osatuz: gidatze eraginkorreko ikastaroak, bi erakusketa (Passivhaus estandarra eta European Solar Decathlon lehiaketaren maketak) eta "izotz kuboaren" apustua.

Esteka: http://www.vitoria-gasteiz.org/energiairaunkorrarenastea

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala