Albistea
Elorriaga aldeko Salburuarako sarreran bisitarientzako harrera zentro berria eraiki da
Parkera taldeka edo banaka etortzen diren bisitariak hartzeko eta horiei informazioa eskaintzeko eraikina da.
Salburuako informazio gune horrek eskaintzen dituen zerbitzuak honako hauek dira:
- urmaelei, oinezko ibilbideei, Eraztun Berdeari eta bertan egin daitezkeen jarduerari buruzko informazioa
- foiletoak eta publikazioak banatzea
- taldeei arreta eskaintzea
- urmaeleko kameraren bidez hartutako irudiak zuzenean ikustea eta kamera hori urruneko kontrol bidez maneiatzeko aukera.