eues

Albistea

Elkarteek Olarizuko eta Urarteko (Abetxuku) udalaren baratze ekologikoak erabiltzeko deialdia onartu da

Helburutzat auzo-bizitza, gizartea eta ingurumena sustatzea duten herritar elkarte eta erakundeei Olarizuko eta Urarteko (Abetxuku) aisialdiko udalaren hiri-baratzeak erabiltzeko baimena emateko deialdi publikoa onetsi zuen abenduaren 2an Udalak. Tokiko Gobernu Batzarrak oniritzia eman zion halako ekimenari, hiri-baratzeak natura hirian bertakotzeko oinarrizko elementu direlakoan, baita pixkanaka autoekoizpen-estrategiak eta iraunkortasunaren inguruko sentsibilizazioa garatzen joateko ere.

Olarizuko eta Abetxukuko udalaren aisialdiko baratzeek 360 lur-zati dituzte partikularrek denbora baterako baimena emanda erabil ditzaten, Udalak antolatzen duen baratzezaintzari buruzko ikastaroan parte hartu ondoren. Irabazi-asmorik gabeko entitateen —elkarteak, ikastetxeak eta beste— eskabideak ere jasotzen dira, baratzezaintza jarduerak heziketa-helburuekin, helburu sozial, terapeutiko, esperimental edo aisialdiaren esparrukoekin garatzeko.

Hiri-baratzeen ordenantza aplikatuz, Udalak ematen duen baratzezaintza ekologikoari buruzko ikastaroa egina duten pertsona fisikoentzako deialdian hutsik geratutako lursailak eskainiko dira orain. Interesa dutenek deialdiaren xehetasunen berri izan dezakete 010 telefonoan eta San Martineko udal bulegoetan.

> Deialdiaren iragarkia

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala