Elikaduraren XII. Gizarte Topaketaren balantzea
Gasteizko hiri baratzeen hogeigarren urteurrenarekin bat zetorrenez, jaia Abetxukuko baratzeetan egin zen. Urtebetetze jaian publiko orotarako jarduerak antolatu ziren: munduko baratzeak ezagutzeko bisita gidatua, sormenezko entsaladen ginkana eta hazi-bonben lantegia. Gainera, tokiko ekoizleen azoka berreskuratu zen, zeinean Basaldea proiektuaren hiru saltokiak nabarmendu baitziren.
Geroago egindako lantegian, berriz, Araban nekazaritzako elikagaien sektorea ezagutzen duten 30 pertsona eta entitate izan ziren protagonista. Denen artean tokiko ekoizpena eta kontsumoa uztartzeko formulei buruz hausnartzea zen helburua, Aitor Buendía moderatzaile zelarik. Elikaduraren XII. Gizarte Topaketaren jardunaldi-lantegia
Eztabaida aberasteko, gertuko produktuen eta kontsumoaren arteko konexioa lortu nahi duten hiru esperientzia esanguratsu aurkeztu ziren. Zehazki, hiru ekimen hauek ezagutarazi ziren:
- Gonzalo Pérez Alcalá, Mercacórdoba azokako proiektuen arloko teknikaria. Alimentando Córdoba ekimenak Kordoba hiriak elikadura sistema bidezkoagoak, erresilienteagoak eta iraunkorragoak garatzeko hartutako konpromisoa erakusten du. Mercacórdoba aurkezpena
- Susana Pérez-Camino, Subbética Ecológica elkartearen bazkide, ekoizle eta zuzendaritza-batzordeko kidea. Ekoizle ekologikoak eta haiei sostengu ematen dieten kontsumitzaileak biltzen ditu elkarteak. Subbética Ecológica aurkezpena
- Silvia Larrañeta, NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluko kidea. Iruñeko haur eskolak tokiko produktuez hornitzea. Hemengoak Iruña aurkezpena