Albistea
Elikaduraren X. Gizarte Topaketa
Mundu osoko hainbat udalerri eta eskualde kezkatzen hasita daude bertako biztanleak nork eta nola elikatzen dituen eta hortik datozen ondorioez, eta horregatik hasi dira esperientziak martxan jartzen, halako prozesuari modu ezberdinean eta gune parte-hartzaileetatik ekiteko.
Elikaduraren X. Gizarte Topaketa honen asmoa da arazo zehatzei erantzuteko ekimen eta ekintza zehatzei buruzko informazioa eta ezaguera dakartzan tresna izatea berriro ere, ikuspegi global adostuaren arloari dagokionez.