Albistea
Elikaduraren VI. Gizarte Topaketa
Topaketa ekainaren 17an egingo da Aihotz plazan. Hainbat jarduera izango dira: tokiko produktuen azoka, bertako oiloen erakusketa eta oiloen hazkuntza, Falerinako baratzea bisitatzea han bildutako barazkiak Aihotz plazan prestatzeko, landare usaintsuen lantegia, dastaketa herrikoia eta haurrentzako dastamen lantegia. Aurreko egunean, ekainaren 16an, ekimen agroekologikoen aurkezpena eta dastamenaren laborategia egingo dira Montehermoso kulturunean.