Elikaduraren Gizarte Topaketak elikagien ekoizpen eta kontsumo lokala sustatuko du berriro, XII. edizioan
“Erosketak egiterakoan, gero eta argiago dugu tokiko produktuak erostearen garrantzia. Osasuntsuago eta ekologikoago da, eta kalitate habea ematen du. Aurtengoan, Elikaduraren Gizarte Topaketari hiri-baratzeen 20. urteurrena gehitzen zaio. Proiektu hori elikagaien tokiko ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko eta elikadura osasungarria zein aisialdi aktiboa bultzatzeko sortu zen… eta sasoi bete-betean iritsi da 20. urteurrenera”, azaldu du Ingurumen eta Espazio Publikoko zinegotziak gertaeraren aurkezpenean.
Programa “Munduko baratzeak” jarduerarekin hasiko da, Zubia Gurutzatzen Ekimen Etxeko kideen bideratuko duten bisita gidatu baten bitartez. 10:00etan belarrez, haziz eta lorez egindako jangaien dastaketa egongo da. 10:30etik 14:30era bitartean ekoizleen azoka egingo da, hamabost saltokitan.
12:00etan sormenezko entsaladen ginkana izango da 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. 13:30ean Agro-rock kontzertua, Somos Humus talde abetxukutarrarekin. 14:30ean hasita, Basaldeako produktuak dastatzea, Slow Food Arabaren eskutik. Horretaz gain, antzerki emanaldi Mostrenkoak egun osoan zehar!!!
Topaketaz gain, Aldabeko gizarte-etxean lantegi bat egingo irailaren 25ean, ekoizpen eta kontsumo lokalaren arteko lotura- eta harreman-eskemei buruz, “La ruta slow” irratsaioa zuzentzen duen Aitor Buendía kazetariak moderatuta.