eues

Albistea

Ekolabora! herritarren parte-hartzerako programa

Ekolabora! herritarrak Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012 ekimenean inplikatzeko eta parte-hartzea sustatzeko sortutako programa bat da. Interesdunek Green Capital ekimenerako programatutako ekitaldietan zein aldi berean abian jarritako beste hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izango dute. Aukera ezin hobea da Green Capital ekimena bizitzeko, ekimen horretan parte hartzeko, eta, gasteiztarrekin eta 2012an bisitatuko gaituztenekin, Vitoria-Gasteizi buruzko esperientziak eta ezagutzak elkartrukatzeko.

Ekolabora! ekimenean mota guztietako lagunek har dezakete parte, garrantzitsuena zera baita, aktiboak izatea, ingurumenarekin konprometituak egotea eta hiriarekin inplikatuak egotea. Prestakuntzari dagokionez, ekolaguntzaileek ikastaro espezifikoak jasoko dituzte hiriaren ingurumen politiken inguruan, bai eta hiriaren historia, ekonomia, hirigintza, gizartea eta kulturaren inguruan ere.

European Green Capital 2012 sariarekin konpromisoa erakusten duten herritar horiek hainbat zeregin izango dituzte, hala nola lehen pertsonan azaltzea europar hiriburu berdean nola bizi den, hezkuntza eta sentsibilizazio jardueretan laguntzea, sare sozialetan edo zuzenean ingurumen alorreko esperientzia pilotuen zabalkundea egitea, etab.

Programa honetan banakakoek zein taldeek hartu ahal izango dute parte. Enpresek eta elkarteek parte hartu nahi badute, badaude horretarako hainbat formula, esaterako erakunde horietako bakoitzaren boluntariotza korporatiboa, langileen/bazkideen partaidetza indibiduala sustatzea, edo laborategi berdeetako erakunde modura parte hartzea, ingurumen alorreko teknologia berriak edo praktikak garatuz. Izatez, dagoeneko sortu dira lehen harremanak zenbait enpresa eta elkarterekin, adibidez Jesús Obrero Institutuarekin eta San Prudentzio Lan Fundazioarekin. Ekimen honen inolako zabalkunderik egin baino lehen bazeuden jadanik 100 lagun baino gehiago Ekolabora! programan parte hartzeko prest.

Martxoaren 24an programa hau ezagutarazteko kanpaina jarri zen abian, herritarren ekitaldi baten bidez. Ekitaldi horretan ekintza bat gauzatu zen espazio publikoan, ekolaguntzaileek 2012. urtean zehar izango duten zereginaren sinbolo gisa. Ekintzan Foru kaleak etorkizunean, erreformaren ondoren, izango duen itxura islatu zen: zirkulaziorik gabe, bidegorri batekin eta herritarrek "okupatua"

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala