Albistea
Ekainean Ingurumenaren Mundu Eguna ospatu zen
Ingurumenaren Mundu Egunaren barruan honako jarduerak antolatu ziren ekainaren 3a eta 14a bitartean:
- 2008-2009 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren aurkezpena: "Energia eta klima aldaketa", ekainaren 3an, 175 ikaslek eta ikaskuntza, politika eta hiriko erakundeei lotutako 50 pertsonek parte hartu zuten.
- Natura 2000 Sarearen zabalkundearekin lotutako zenbait ekitaldi, horien artean "Natura 2000: bizitzeko tokiak, pertsonentzako tokiak" erakusketa, mahai-inguru bat eta hitzaldi bat. Jarduera hauetan 500 pertsona baino gehiagok esku hartu zuten.
- Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu Egunean, alkateak Vitoria-Gasteizko Agenda 21aren 2009ko aldizkariaren emaitzak aurkeztu zituen.
- Ekainaren 7an, ingurumenaren jaialdia ospatu zen Olarizun, energia berriztagarrien erakustaldi batekin, jostailuak egiteko tailerrekin, landare baliagarriekin, birziklatutako materialekin egindako jostailuekin eta haurrentzako jokoekin. 200 pertsona baino gehiagok parte hartu zuen.
Interesa dakizuke
Ez da emaitzarik aurkitu