eues

Albistea

Ekainean herritarrek lantegi batean parte hartu ahal izango dute Tokiko Agenda 21aren Ekintza Plan berriari onespena emateko

Datorren ekainaren 8an, 18:00etatik 20:30era, Tokiko Agenda 21aren 2010-2014 tarterako Ekintza Planaren inguruko bigarren lantegia egingo da Europa biltzar etxean. Udalaren zerbitzu teknikoak urtebete baino gehiago daramate Plan honetan lanean. Udalak datozen 5 urteetan bere ekintza esparru guztietan iraunkortasunaren alorrean gauzatuko dituen ekintza guztiak bilduko dira bertan.

Ekitaldi hau abenduaren 9an egin zen lehen parte-hartze lantegiaren jarraipena da. Lehen lantegi horretan hainbat herritar erakundetako zein taldetako 45 pertsonak agenda berriaren gai nagusien ardatzen edo gaien inguruan eztabaidatu zuten. Bertan jasotako ideia eta ekarpen nagusien laburpena, Planaren lehen zirriborroarekin batera sarean dago kontsultagai.

Momentu honetan nahiko aurreratuta daude Ekintzarako plana idazteko lanak eta, politikoei onespena eskatu aurretik, beste espazio bat ireki da herritarrek parte har dezaten, behin betiko agiria ezagutarazteko eta agiri horretan egindako ekarpenak integratzeko modua balidatzeko.

Mundu guztia dago gonbidatua ekitaldi honetara, bai herritarrak, bai erakundeak bai gizarte taldeak. Parte hartu nahi baduzu, deitu 945162696 telefonora edo idatzi galcala@vitoria-gasteiz.org helbidera etorriko zarela baieztatzeko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala