eues

Albistea

Ekainean Eraztun Berdean ospatutako txangoen balantzea

Eraztun Berdearen proiektuak aurrera darrai, etengabe atal berriak sortuz (azkena Atxako parkea, Eraztuna iparraldetik sendotzen duena). Eraztunak orain beste erronka batzuei aurre egin behar die, eta horien artean parkeen arteko loturak daude.

Eraztun Berdeko espazioak aire zabaleko kirol jarduerak egiteko erabiltzen dira gero eta gehiago. Ildo honetan, CEAk Peña Karria kirol elkarteari lagundu dio Eraztun Berdeko oinezko III. martxa antolatzen, eta Goiena mendi taldearekin lan egin du mendiko bizikleta bidezko Eraztun Berdeko II. bira antolatzeko.

Eraztun Berdeko III. martxa ekainaren 4an egin zen eta 267 lagunen parte hartzea izan zuen, iaz baino %67 gehiago alegia. BTT bidezko Eraztun Berdeko II. bira uztailaren 16an egin zen eta 300 partehartzaile izan zituen.

Egun abian daude Eraztun Berdeko parkeen arteko loturak hobetzeko lanak, parke hauetan zehar oinez zein bizikletaz ibili nahi dutenen segurtasuna bermatuta gera dadin. Aurreikusita dauden hobekuntzen artean, zebrabide goratuak egingo dira, sakagailua duten semaforoak jarriko dira eta espaloiko ertzak beheratuko dira.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala