Albistea
Ekainaren 1ean Peña Karriak Eraztun Berdearen inguruan antolatutako 5. Itzulia egin zen
Beste urte batez, Ingurumenaren Mundu Egunaren aitzakia baliatuz, Peña Karria kirol elkarteak Eraztun Berdeko 5. Itzulia antolatu zuen ekainaren 1ean, CEAren laguntzarekin. Lankidetza ekimen hau Eraztun Berdearen erabilera publikoari dagokionez CEA sustatzen ari den filosofiarekin bat dator.
Martxan zehar Eraztun Berdeko parkeak bisitatu ziren, Eskalmenditik hasi eta ondoren Zadorra ibaiaren ertza, Zabalganeko parkea, Armentiako basoa, hiriko hegoaldea, Olarizu, ekialdeko auzo berriak, Salburuko parkea eta Alegría ibaiaren korridorea zeharkatuz.