Ekainaren 19 eta 20an Espainiako eta Italiako hainbat hiritako teknikariek gure hiria bisitatu zuten gure Mugikortasun Plana ezagutzeko
Bisita Udalak eta CIVITASek antolatu zuten elkarlanean.
Bisitan zehar, gure hirira etorri ziren mugikortasun teknikariei Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren garapenaren hainbat alderdi erakutsi zitzaizkien. Hain zuzen, hurrengo alorretan egindako aldaketak ikusi zituzten: superetxadiak, trafikoa lasaitzea, garraio publikoa, zamalanak eta bizikletentzako azpiegiturak.
Vitoria-Gasteizek 2008tik 2012ra hartu zuen parte CIVITAS proiektuan, eta denbora tarte horretan Mugikortasun Planaren hainbat neurri garatzeko dirulaguntza jaso zuen.
Erakutsi ziren neurrien deskribapena
Bisitaren programaren deskribapena