Albistea

Ekainaren 11n Ingurumenaren Jaia egingo da berriro Atarian

Beste behin ere, CEAk bat egingo du Nazio Batuen nazioarteko ekimen honekin; Ingurumenaren jaia ospatuko dugu Salburuan. Egun horren ospakizunarekin ez dugu soilik guri geuri dagokigun arduraren kontzientzia zabaldu nahi, baita garapen justu eta iraunkorraren bidean aldaketa-eragile izan behar dugula gogoratu ere, datozen belaunaldientzako etorkizun berde eta garbiagoa lortuko badugu.

Ekainaren 11n, igandean, 11:00 eta 14:00 artean, familia osoarentzako jardunaldi bat antolatuko da Atarian, jendeak askotariko ingurumen gaietara hurbil daitezen. Honako jarduerak egingo dira:

  • Birziklatutako materialekin egindako trebezia jokoak.
  • Energia berriztagarriak erabiltzen dituzten tresnen erakusketa.
  • Energia berriztagarrien lantegiak familiarentzat.
  • Eguzki sukaldaritzaren dastaketa.
  • 12:30ean, ipuin kontalaria eta musika: ¡Planeta Tierra, te quiero!

Kartela