eues

Albistea

Ehun mila bisita izan ditu Atariak bere lehen urtean

Hezeguneak interpretatzeko zentroak bere lehenengo urteurrena beteko du bihar zifra borobilekin, hamabi hilabete hauetan zehar ehun mila bisita hartu baititu, baita 14.000 pertsonak parte hartu duten 59 jarduera antolatu ere. "Datu ikusgarriak dira, gainera ingurune natural hau herritarren aisialdirako berreskuratzeak espero zen arrakasta izan duela erakusten dute. Gure ingurumen bitxia ikusteko balkoirik onena da Ataria", Alba Cañadas Ingurumeneko zinegotziak adierazi duenez.

Lehen urte honetan zehar burututako jarduera programan aukera asko izan dira, baina nabarmentzekoak familiari zuzendutakoak dira. Herritarrak erakartzeko funtsezko beste jarduera batzuk dira natura ibilbideak eta bisitaldi gidatuak. Horri gehitu behar zaizkio programa osatu duten erakusketak, lantegiak, ikastaroak edo solasaldiak.

Hogei hitzaldi, 18 ibilbide, zazpi lantegi eta familientzako 15 jarduera izan dira Atariraino 7.700 pertsona erakarri dituztenak eta horiei gehitu behar zaizkio interpretazio zentroak bultzatutako ekimen desberdinetan parte hartu duten 6.370 ikasle.

Datorren urteari begira ekipamendua eta jarduera programa finkatzea da helburua. Era berean, Atarian kanpoko urmaelak naturalizatzeko prozesuan lan egiten jarraituko dute, haien paisaia gisako balioa berreskuratu eta uretan dauden hegaztien presentzia areagotzeko.

Ondoren bisitariei dagozkien datuak jaso dira, 2009ko uztailaren 14tik 2010eko uztailaren 5era bitartekoak.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala