eues

Albistea

Ehun eta berrogeita hamar pertsonak hartuko dute parte Eraztun Berdeko baratzeetako lantegietan

Datorren astean ekingo zaie 'Eraztun Berdeko baratzeak zuretzat zabalik' lantegiei. Jende artean harrera bikaina jaso du ekimen honek, zeuden plaza guztiak bete baitira.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren Zuzendaritza Kontseiluak Eraztun Berdeari hamar hektaria gehitzea erabaki du. Ehari errekaren albo bietan daude eta, egun, nekazaritzako lurrak dira. Jarduketa horri esker lur zati hori Eraztun Berdearena izatera pasatzen da eta honek hiriarekiko duen lotura indartzen da. Oinezko eta txirrindularientzako bidea egingo da eta beharrezko diren tratamendu begetalak burutuko. Proiektua burutzeko 200.000 euroko aurrekontua onetsi da eta Cespa enpresari esleitu zaio, bost hilabeteko epean egin dezan, kontratua sinatzen denetik.

Pasa den otsailetik aurreikusita dagoen Gasteiz mendietako Baso-baliabideen Antolakuntzarako Planaren II. fasea onetsi da ere. Basartea enpresari esleitu zaio azterketa hori, 45.500 euroan, sei hilabeteko epean egin dezan, kontratua sinatzen denetik.

Gasteiz mendiak gune babestua izenda dezaten bultzatzeko beste urrats bat da azterketa hori.

Halaber, CEAko zuzendaritza kontseiluak "Gasteizko udalerriko biodibertsitatea aztertu, babestu eta hobetzeko estrategia" izeneko agiria idazteko kontratua esleitu du. Equinoccio Naturaleza enpresari esleitu zaio azterketa hori, 45.000 euroan, zortzi hilabeteko epean, kontratua sinatzen denetik, bukatua egotea espero da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala