eues

Albistea

Duela 25 urte hezeguneak leheneratzen hasi zirenetik, hegazti urtarren ugalketa errekorra erregistratu du Salburuak

antzarra

Duela hamarkada bat baino gehiagotik, Euskal Autonomia Erkidego osoan hegazti urtarren populazio ugaltzaile handiena duen hezegunea da, Uribarri-Ganboako urtegiarekin batera

2020. urtea aparteko urtea izan da Salburuko hegazti urtarren ugalketarako. Izan ere, 19 hegazti espezietako 365 bikotek atera dituzte aurrera txitaldiak aurten. Gasteizko Udala 1995ean hasi zen jarraipen sistematiko horiek egiten, duela 25 urte, hezeguneak leheneratzearekin batera, eta orain arte erregistratutako kopururik handiena da.

kopetazuria

Azken urteotan, bestalde, ugalketa-espezieen kopurua antzekoa izan da, 19 ingurukoa, baita jarraipena egiten hasi zenetik maximo historikoa lortu den honetan ere.

Lertxuntxoa

Duela hamarkada bat baino gehiagotik hona, Euskal Autonomia Erkidego osoan hegazti urtarren populazio ugaltzaile handiena hartzen duen hezegunea da Salburua, Uribarri-Ganboako urtegiarekin batera.

murgil arrunta

“Espezie kopuruari dagokionez, gaur egun EAEan ez dago hemen adina hegazti urtar habiagileen espezie ikus daitekeen beste hezegunerik“, azaldu du Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregik. Gainera, nabarmendu du 2020ko kumatze-denboraldian Salburua sendotu egin dela koartzak ugaltzeko gune nagusi gisa Euskadin.

1. Tabla: Espezie eta bikote ugaltzaileen kopurua Salburun
Espeziea Bikote ugaltzaileak
Txilinporta 25
Murgil handia 13
Koartza hauskara 18
Koartza gorria 3
Koartzatxo txikia 6
Koartzatxo itzaina 76
Amiltxori txikia 2
Amiltxori arrunta 8
Antzara hankagorrizta 13
Basahatea 33
Ipar-ahatea 8
Murgilari europarra 8
Murgilari mottoduna 5
Zingira-mirotza 1
Uroilanda handia 13
Uroilo arrunta 13
Kopetazuri arrunta 116
Zankaluzea 3
Kaio hankahoria 1
Espezieak guztira 19
Bikoteak guztira 365

espezie aberastasunaren eboluzioa 1

Espezie aberastasunaren eboluzioa 2

Koartza-kolonia

2020an, 6 koartza espezietako 113 bikote ugaldu dira Salburuan. Espezie horiek Betoñuko aintziran biltzen dira batez ere, azken urteotan pixkanaka hara joan baita Uribarri-Ganboako urtegian zegoen kolonia. Hezeguneak koartza ugaltzaileen kopuru handiena du erkidego osoan, baita mota gehien ere.

Koartzatxo itzaina da ugariena, 2015ean Salburuan 4 bikote finkatu zirenetik 76 izatera iritsi baita bost urteren buruan. Beste espezie batzuk ez dira hain ugariak: koartza hauskara (18 bikote), koartzatxo txikia (6 bikote), amiltxori arrunta (8 bikote), koartza gorria (3 bikote) eta amiltxori arrunta (2 bikote).

Mehatxupean dauden espezieen kontserbazioaren ikuspegitik, autonomia-mailan “bakana” den kategorian katalogatutako hiru espezie nabarmentzen dira: batetik, amiltxori txikia, autonomia mailan ugalketa-puntu erregular urrietako bat Salburuan mantentzen duen koartzatxo migratzaile mota bat, urte hauetan 1 eta 5 bikote artean egin baitute habia bertan; bestetik, amiltxori arrunta eta koartza gorria, Euskadiko populazio habiagile ugarienak Salburuan baitaude.

Ugaltzaile bereziak

Gainera, Eraztun Berdearen Atalak jasotako datuen arabera, Iberiar penintsulan bereziak diren bi espezie ugaltzaileren populazioak finkatzen ari dira: antzara hankagorrizta eta murgilari mottoduna.

Antzara hankagorrizta oso anatida arrunta da Araban migrazio garaian, baina Iberiar penintsulan oso arraroa ugaltzaile gisa, Europako populazio gehiena iparralderagoko latitudeetan hazten baita. Grafikoan jasotzen den bezala, espezie hori 2012an ezarri zen ugaltzaile gisa Salburuan, eta, ordutik, urtero ugaldu da: 2020an 13 bikote habiagile izan dira. Beraz, badirudi populazio hori sendotzen ari dela, eta joera bikote ugaltzaileak handitzekoa dela. Aintzira horietan ugaltzen goizen hasten den ahatea da; izan ere, martxoko bigarren hamabostaldian ikus daitezke txitekin batera dabiltzan lehen bikoteak.

Antzarraren eboluzioa

Murgilari mottoduna, berriz, ahate eder bat da, Salburuan Espainia osoko ugalketa-leku erregular urrienetako bat mantentzen duena; aurreko kasuan bezala, espezie horren populazio ugaltzaile gehienak iparralderago umatzen baitira. 2020. urtean 5 bikote habiagile baieztatu dira; ahate horrek, grafikoan ikus daitekeen bezala, 20 urte daramatza erregulartasunez ugaltzen inguruan, eta azken urteetan 5-9 bikote arteko populazio ugaltzailea du. Txitak aurrera ateratzen berantiarrena da, txita gehienak ekainean eta uztailean jaiotzen baitira.

Murgil mottodunaren eboluzioa

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala