Donostiako alkate Odon Elorzak sostengua eman dio gaur Vitoria-Gasteizi, Europako Hiriburu Berdea izateko hautagaitzari begira
Donostiako alkate Odon Elorzak sostengua eman dio gaur Vitoria-Gasteizi, 2012 edo 2013rako Europako Hiriburu Berdea izateko hautagaitzari begira. "Ziur naiz lortuko duela", esan du Odón Elorzak gaur goizean Salburuko hezeguneak interpretatzeko Ataria zentrora egin duen bisitan. Gasteizko alkate Patxi Lazcozek, Ingurumen zinegotzi Alba Cañadasek eta Ingurumen Saileko zein Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko ordezkariek lagundu diote zentroan barrena egin duen ibilaldian.
"Inbidiaz begiratzen diot hemen egiten zaretenari", esan dio Patxi Lazcozi. Azken horrek azpimarratu du "Euskadirentzat berri ona" dela "bertako hirien ahalegina eta lehia: Donostiarena kultur hiriburu izateko, Bilborena Shangaiko Expoan, eta Vitoria-Gasteizena Europako Hiriburu Berdea bihurtzeko".