eues

Albistea

Donostia, Bilbo eta Vitoria-Gasteiz bizikleta bidezko mugikortasunean elkarrekin lanean aritzeko markoa

Bizikletak Donostian

Gasteiz, Donostia eta Bilbo hiriek topagune bat osatu dute hiriko bizikleta mugikortasunaren sustapenarekin loturiko esperientziak elkartrukatzeko eta ekimenak koordinatzeko.

Lehen bilera uztailean egin zen Donostian, eta teknikariek zein politikariek hartu zuten parte. Gasteizen partetik Udaleko eta CEAko teknikariak egon ziren. Lehen harreman honetan elkarrekin lankidetzan aritzeko aproposenak izan daitezkeen gaiak mahai gainean jarri ziren. Hain zuzen, hurrengo gaiak agertu ziren:

  • Bizikletentzako azpiegituren sorrera.
  • Trafikoa lasaitzea bizikleta galtzadan integratzeko.
  • Bizikletentzako aparkalekuak.
  • Bizikleta publikoa.
  • Bizikleta bideen seinalizazioa.
  • Bizikleten erregistroa.
  • Txirrindularien eta mugikortasuneko beste eragile batzuen (oinezkoak, autoak...) kontzientziazioa.
  • Txirrindularien prestakuntza.
  • Araudia.
  • Intermodalitatea.
  • Zabalkundea.
  • Bizikletaren behatokia.
  • Ebaluazioa.
  • Europar mailako proiektuetan parte hartzea.

Hurrengo bilera teknikoa Gasteizen egingo da urrian, eta goian aipatutako puntuetako batzuetan lan egiteko aukera izango da orduan.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala