eues

Argitalpena


Densidad peatonal y compatibilidad con el tránsito ciclista en las calles peatonales del centro de Vitoria- Gasteiz

2012. urtearen amaieran, Gasteizko Udalak bizikleten erabilera espazio publikoan arautzen duen araudia eguneratzeko prozesua hasi zuen. Arautu beharreko alderdietako bat bizikletek oinezkoen kaleetatik igarotzearekin eta kale horiek egonaldi, aisialdi eta erosketa gune gisa erabiltzearekin izan dezaketen bateragarritasunarekin lotuta dago.

Hiriguneko kaleetan oinezkoen joan-etorriei buruzko daturik ez zegoenez, azterketa hori egitea erabaki zen, oinez doazen pertsonek kaleak nola erabiltzen dituzten hobeto ulertzen lagunduko zuten datu estatistikoak lortzeko.

Lau azterlan egin ziren (ekaina, azaroa, otsaila eta maiatza), urtaro bakoitzean oinezkoen eta bizikleten mugikortasunari dagokionez egon zitezkeen aldeak kontuan hartuta.

Fitxa

Egilea(k): Ingurugiro Gaietarako Ikastegia


Argitalpen urtea: 2014


Hizkuntza(k): Gaztelania


Orrialde kopurua: 28


Argitalpen mota/Formatua: Digitala


Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala