eues

Albistea

Datozen bi ikasturteetako Eskolako Agenda 21ak eskolako mugikortasun aktibo eta autonomoa landuko du

Eskolako Agenda 21ek oinarrizko hiru osagai dauzka: ikastetxearen eta bere ingurunearen ingurumen iraunkortasuna, kurrikulumaren berrikuntza eta komunitatearen parte-hartzea. Vitoria-Gasteizen ekimen hau 2001-2002 ikasturtean jarri zen abian lehen aldiz.

Datozen bi ikasturteetan Eskolako Agenda 21ak mugikortasunaren alorra landuko du. Zehazki, ikasle, irakasle zein gurasoek ikastetxerako joan-etorriak egitean mugikortasun aktibo eta autonomoa gara dezaten bilatuko du. Programa horren bidez espazio publikoa aldatu nahi da, hiriaren eta haurren artean dagoen harremanaren pertzepzio kolektiboa moldatu nahi da, eta haurrek hezi nahi dira hurbilean duten inguruneaz jabe daitezen eta haien autonomia mugatzen duten oztopoak ken daitezen.

2014ko Mugikortasun Iraunkorraren Astearen barruan hainbat ekitaldi egingo dira proiektu horri lotuta:

  • Irailaren 18:
    • 10:00-13:30: Jardunaldia ikastetxerako joan-etorrietan mugikortasun aktiboa eta autonomiaduna erabiltzearen inguruan, CENEAMen, GEA21en eta hiriko ikastetxeetako ordezkariekin.
    • 19:00-20:30: Hiri Ekologiaren Gela: Mugikortasun aktiboa eta autonomiaduna ikastetxerako joan-etorrietan.
  • Irailaren 22: Eskolako txirrindularien martxa hirian barrena, autorik gabeko egunaren markoan.

* http://www.vitoria-gasteiz.org/eskolakoagenda21

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala