Albistea
Dagoeneko 6.500 bizikleta baino gehiago erregistratu dira udal bizikleta erregistroan
Udal bizikleta erregistroa 2009an jarri zen abian, Gasteizko edozein herritarrek bere bizikleta berea zela baiezta zezan udalaren aurrean, eta bestalde, udaltzaingoak berreskuratzen dituen bizikleta lapurtu edo galduak hobeto kudeatu ahal izateko eta lapurretak murrizten saiatzeko.
Abian jarri zenetik eta 2016. urteko bukaera arte, guztira 6.500 bizikleta baino gehiago erregistratu dira sisteman. 2016. urtean 1.007 bizikleta sartu ziren, aurreko urteetako goranzko joera mantenduta.
Erregistroa Herritarren Arretarako Bulegoetan eta web bidez egiteko aukera dago.
> https://www.vitoria-gasteiz.org/bizikletaerregistroa

Interesa dakizuke
Ez da emaitzarik aurkitu